XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

enpresatxo bat sortu dugu aldizkaria ateratzeko, eta honetaz gainera argitaletxe bezala funtzionatzen dugu orain, filosofia liburuak publikatuz eta ikerketa finantziatuak eginez. Horra hor Karlos Santamariaren lan guztiari buruz eginikoa adibidez.

D.: Instituzioetatik gero eta diru gutxiago bideratzen da ba euskal kulturarentzako?

J. M. T.: Honelako proiektuak erraz ateratzen ziren lehen, dirua erraz ateratzen baitzen administraziotik, baina gaurregun ez da horrela.

Gure finantziabidea harpidetza da 2.700 harpide dituzte eta urtearen hasieran diru hori izateak asko esan nahi du.

Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako diru-laguntzak ere jasotzen ditugu, baina zera esango dizut, orain dela sei urte orain baino dexente gehiago kobratzen genuela.

D.: Dena den orain dela zazpi bat urte lau zenbaki ateratzen ziren eta gaurregun sei.

J. M. T.: Bai, horrek aurrera egiteko gogoa dugula esan nahi du, baina hemendik ezin da dirurik atera, hori ahantzi.

D.: Mezenazgoaren kulturarik ere ez dago

J.M.T.: Hemen sekula ez da egon askorik. Garai batetan agian orain baino gehiago, militantzia gehiago baitzegoen, baina orain gauza hoiek instituzioen esku utzi dira.

Arazo bi dituzte ekonomia gizonek euskal kulturari laguntzeko. Alde batetik hemen dagoen mezenazgoaren legea oso txarra dela, ez da amerikanoena, ez dute behar aina desgrabatzen. Bestetik eta hau aurrekoa baino garrantzitsuagoa da: ez dago ohiturarik, mundu ekonomiko eta industrialean ez dago euskal kulturarekiko inplikaziorik.

D.: Norbait sakrifikatu behar orduan, ez?

J. M. T.: Idazlea eta irakurlea ondo tratatzen saiatzen gara eta horretarako gu geu sakrifikatu behar gehienetan. Bost-sei bazkide gara eta militantzia haundikoak.

D.: Jakin berriak beste itxura bat du, nahiz eta kolorearekin nahi bezain arrakasta lortu ez.

J. M. T.: Letra motak aldatu ditugu eta gaiak bereizten ere saiatu gara, irakurleari gauzak errazteko. Arintasuna erantsi diogula esango nuke.

D.: Erresistentzia eta iraupena dira beraz zuen armarik borobilenak...

J. M. T.: Bai, bai. Hainbat aldizkari atera eta desagertu dira azken urteotan eta gu hor gaude. Erresistentzia kontua izango da seguruenik, eta militantzia, lehen aipatutakoa...